ESZENA

Gayarre Antzokian beste begirada mota batzuk

Beste begirada batzuk, beste eszena batzuk lelopean abiatu du Iruñeko Gayarre Antzokiak eszena jaialdi berezia.

Kon moción Taller de Danzak jarri du martxan Enfoque, En Movimiento ekimena. Joan den 11an izan zen lehen emanaldia eta maiatzak 18, ostirala, 20:00etan bigarrena izango da.

Dantza, argazki, bideo eta ikusleen arteko topaketa da egitekoa. Dantzariek argazkiak ateratzen arituko dira publikoaren konplizitatearekin.
Bi egun desberdinetan gertatzen da hori, bi espazio desberdinetan, objektiboaren bi aldeetan.
Kon moción Taller de Danza konpainiak (Jose Juan Ayucar, Ion Barbarin, Txori Garcia Uriz, Marie Gonzalez, Carolina Herrera, Amaia Lopez, Silvia Marco) bat egiten du Clemente Bernad argazkilariarekin proiektuarekin, Becky Siegel zuzendaritzapean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button