
Karlik Danza Teatro konpainiaren Wangari zuhaitz neska lana ikusteko abagunean izango da maiatzaren 29an, ostirala, arratsaldeko 18:00etan Errenteriako Niessen Kulturgunean.
Antzezlanak Afrikako legendak eta misterioetara garamatza, kikuyu etniaren Nyeri izeneko herrixkara garamatza, Afrikaren bihotzera, Kenia mendiaren begirada sakratuaren magalera.
Han, basozain batek suak kiskalitako baso erraustua du begien aurrean, baina ez du amore eman nahi. Behin batean, Wangari Maathai, zuhaitz neskari entzun zion kolibri xumearen alegia gogoratu du: basoan sugarrak ikaragarriak baziren ere, kolibriak segitzen zuen mokoan ur tantak eramaten, ahal zuen ondoen egiten.
Gainera, Wangari txikia Kenia mendiaren ahots atsekabetua entzuteko gai da, eta, basozainari bezala, kolibriaren hegaldian sinesten duten guztiei itxaropena emateko ere bai.
KARLIK DANZA TEATRO – Trailer Wangari, la niña árbol from karlikdanza on Vimeo.