Vomitok gaur aurkeztu du Bilbon En la Zona Zero izenburuko lan berria. Aurkezpenean laukote gipuzkoarrak kontzertu akustikoa eskaini du.
Taldea 1984 urtean eratu zen punkaren itzalpean eta etengabe aritu dira diskoak plazaratzen. Lan esanguratsuenak honako hauek dira: Vomito (Discos Suicidas 1987); A un paso de la locura (discos Suicidas 1990); El ejercicio del crimen (lp eta vhs bideoa- discos Suicidas 1993); La circulacion en el laberinto (discos Suicidas 1995), Siempre fue terror (lp bilduma – Puzkarra records 2008); eta iazko Muerte o gloria (Recopilario Tributo a The Clash – Brixton Records 2009) eta Regreso a la escena del crimen (EP – Potencial Hardcore 2009). Claus abeslariaren hitzetan, azken bi horien haritik dator lan berria hau. "3.000 CD eta 1.000 lp argitaratu ditugu, binilo asko saltzen ditugu, esaterako iaz Potencial Hardcore zigiluarekin plazaratu genuen hiru kantuko Regreso a la escena del crimen EParen 1.000 ale saldu genituen".
En la Zona Zero izenburuaren harira esan du izenburu kontzeptualak atsegin dituztela, eta aurreko lanetako tituluekin batasuna duela, "bizi izan dugunarekin harremana dauka, hala ere ez dugu politikarik egiten, gainera, bitxia badirudi ere amodiozko kantua da".
Taldeak kontzertu andana eskainiko du datorren hilean lan berriko kantuak aurkezteko: 5ean Donostiako DOKA; 6an Bilbon Zorrozako Gaztetxean; 12an Bartzelonako KGBn; 13an Zaragozako Ultimatumen; 19an Madrileko Gruta 77-n; 20an Lleidako Local Socialen; 26an Vigoko Fabrica de Chocolaten; eta 27an Santanderreko RockBeer New aretoan.
Nontzeberri