MUSIKA

Viva L'American Death Ray Music talde estatubatuarrak ostiralean joko du Hondarribin

VLADRM, Nicholas Ray gitarra jotzaile, abeslari eta arropa diseinatzailearen musika-egitasmoa da. Memphiseko rock'n'roll eszena undergroudeko zenbait taldetan jo ondoren, tartean, Golden Triangle, '68 Comeback and the Limes, 90eko hamarkadaren amaieran bere banda propioa abiatu zuen Harlan T Bobo baxu jotzailearekin. Orain arte iraupen luzeko bost disko argitaratu ditu eta guztietan glam, punk, dub eta kraut doinuak nahasten dira. Hondarribiko kontzertuan, baina, lan berria izango dute, Behold! A Pale Horse (Mexican Summer), lau kantuko 12 hazbetekoa. VLADRM bandaren jarioan Velvet Underground, Roxy Music, Augustus Pablo edo Can taldeen ondarea antzeman daiteke.

Bestalde, Big Fingers and The Love Seeds bikotea, Aritz (ahotsa, gitarra akustikoa eta harmonika) eta Ander (gitarra elektrikoa), 2008ko udaberrian hasi zen forma hartzen. Aritz eta Beñat gitarraz zenbait kantu bildu ziren, bestelako asmo barik. Hala, zenbait doinu zortzi-pistako grabagailu batekin jaso eta 2009ko abenduan maketa bat plazaratu zuten, zeinarekin 2010eko Gaztearen XIX. Maketa Lehiaketako hamar finalisten artean sailkatu ziren. Big Fingers and The Love Seeds taldeak alt-country estiloa jorratzen du.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button