BESTELAKOAK

“Vitoria-Gasteiz” VII. Pintura Lehiaketa

Gasteizko Udalak Aire Zabaleko pintura lehiaketaren edizio berria deitu du uztailaren 20rako. Teknika librea da, eta gaia Done Jakue bidearekin zerikusia duten Hirigune Historikoko txokoak.

Lehiaketan hiru sari emango dira. Irabazleak 1.600 euro jasoko ditu; bigarrenak 1.400 euro, eta hirugarrenak 1.200 euro, eta horretaz gain, 500 euroko bi accesit egongo dira saririk jaso ez duten bertako artistentzat.

Lanak sinatu gabe eta egilea identifikatzeko balio dezakeen seinalerik gabe aurkeztuko dira, 15:00etatik 17:00etara, Andre Maria Zuriaren plazan.

Artearen alorreko hiru adituk osatuko dute epaimahaia, eta lehiaketa egunean bertan emango da horien berri. Arratsaldeko 19:30ean epaia jakinarazi, eta sariak banatuko dituzte Andre Maria Zuriaren plazan.

Uztailaren 8tik 18ra bitartean eman daiteke izena, www.vitoria-gasteiz.org web-orrian.

“Uztailaren 20ko ekitaldian, oihalez eta artista plastikoz beteko dira hirigune historikoko kaleak kultur eta arte arloko lehiaketa hau medio. Artistek oinezkoekin partekatuko dituzte lan egiteko modua, lanak eta hiri paisaia ikusteko duten modua”.

Beste datu batzuk hemen begiratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button