ARTEA

“Joan-etorriak” programa

Joan-etorriak programak nazioarteko zortzi artistaren erakusketa zabalduko da gaur berton, abenduak 9, 19:00etan, Tabakalerako 2. solairuan.

Joan-etorriak programa Europako artistak trukatzeko egitasmoa da, eta Donostia 2016, Donostia Kultura eta Etxepare Institutua dira horren bultzatzaile. Hirugarren edizio honetan, Euskal Herriko lau artista aritu dira hiriotan lanean: Wroclaw (Polonia), Rijeka (Kroazia) eta Arnhem (Herbehereak).

Euskal Herritik atzerrira joan direnak Elssie Ansareo, Aitor Gametxo, Mario Paniego eta Diego Vivanco izan dira.  Donostia, era berean, Europatik etorritako sei artistaren lantoki izan da. Sei artista horiek tokiko testuinguruarekin harremanetan gauzatu dituzte euren proiektuak, guztira hilabete eta erdiz. Euskal Herrian egonaldi artistikoak egin dituzten artistak Hanna Ilczyszy (Polonia) , Gabriela Kowalska (Polonia) , Jakub Szafranski (Polonia), Nika Rukavina (Kroazia) eta Turbo&Diesel (Herbehereak) kolektiboa izan dira.

Proiektu bakoitza bere sorterrian formulatu du artistak, eta gero, egonaldiak hartutako denboran, harrera egin dion hiriko errealitate ezezagunarekin egin du topo.

Zehaztasun guztiak, hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button