ESZENA

VIII. Antzerki Arineko Jardunaldiak Bilboko Pabellon 6 aretoan

Maiatzaren 2ra arte, udaberriko sasoi honetan gertatu ohi den bezala, Pabellon 6ko Antzerki Arineko Jardunaldiak garatuko dira. Ikuskizunak bi eszenatoki nagusietan eskainiko dira, Pabellon 6n eta Gazte Konpainiaren egoitzan, jendearen joan-etorriak murrizteko eta osasun-protokoloa eta higienea bermatzeko.

“Iazko derrigorrezko etenaldiaren ostean, ilusio handiz berreskuratu ditugu. Zortzigarren edizio hau apirilaren 9tik maiatzaren 2ra bitartean burutuko da, aurtengoan Pabellón 6eko Gazte Konpainiarekin batera”.

Hortaz, lau asteburutan 16 pieza labur ikusteko aukera izango da (12 gazteleraz eta 4 euskaraz), horrek esan nahi du astebururo 4 pieza desberdin ikusi ahal izango direla (3 gazteleraz eta 1 euskaraz). Ikusiko diren lanak honakoak dituzue: Alas/Hegoak, Avril, Edipo Rey De Deusto; El Dilema De Otis, El Numerito, Hauts Artean, Hoy No Salgo, La Otra Realidad, Lucha, Nor ostia zara zu?, Polis y Cacos, eta Salaketa (Sari Berezia. Ekoizpenerako Laguntza Café Bilbao-Tartean Teatroa). Horiez gain, pieza gonbidatu batzuk ere oholtzaratuko dira: 3,2,1 Cambio, Gizaunka, El Retablillo de Don Cristóbal eta Visita Guiada

Aurten ere sari hauek banatuko dira: Alex Angulo Saria muntaia onenari (Bilboko Udalaren Kultura Sailaren diru-laguntzarekin), Kriselu Saria euskarazko lan onenari (Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin), Café Bar Bilbao-Tartean Teatroa Sari berezia, ekoizpenerako laguntza, Interpretazio Onenaren Saria Pabellon 6 Antzerki Laborategiaren eskutik, eta Publikoaren Saria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button