MUSIKA

Zea Mays taldeak kontzertuetako sarrerekin salduko du bere lan berria

Era, Zea Maysen seigarren lana, kontzertuetan soilik izango da eskuragarri. Izan ere, urrian eta azaroan zazpi kontzertuko bira egingo dute Euskal Herrian barrena lan hori aurkezteko eta eskuratzeko. Horrez gain, Durangoko Azokan ere erosi ahal izango da Bonbereneak izango duen standean.

Hona hemen Era lanaren aurkezpen-birako datak: urriaren 16an Ondarroa Kafe Antzokian, eta 22an Gasteizko Gaztetxean. Azaroari dagokionez, 5ean Ziburun, Gaztetxean izango dira; 6an Bilboko Kukutzan; 13an Tolosako Bonberenean; 26an Donostiako Dokan; eta 27an Durangoko Plateruenan.

Taldearen myspace gunean jasotzen denez, "Zea Mays taldea Bilbon sortzen da 1997-an. Bost disko dituzte, Zea mays 1998, Elektrizitatea 2000, Harrobian 2002, Sortuz, grabitatearen aurka 2005, Morphina 2007. Azken diska, Morphina, Lamiña producciones-en grabatu dute Jose Lastra teknikaria izan delarik. Hamabi abestik eta dvd bat osotzen dute diskoa eta Bonberena ekintzak-ek kaleratzen du".
Orain Era lanarekin berriro izango dira agertokietan.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button