MUSIKA

Luma taldeak bost kantu berri argitaratu ditu

Iaz plazaratutako Club EParen ondotik dator Luma bikote donostiarraren Airwalk izenburuko EP berria. Grabazio berriak sei doinu berri biltzen ditu. Kantuok askotariko estiloetatik edaten dute: stoner, grunge, post-punk, blues edo psikodelia, besteak beste.

Xabi eta Adrian musikari gazteek osatzen dute Luma rock bikotea. Taldearen proposamenean bateria, gitarra eta ahotsa baino ez dira entzuten. Kantu zuzenak dira, gordinak eta iluntasunez estaliak. EP berria Elkar estudioetan grabatu dute, Victor Sanchez teknikariaren gidaritzapean.

Talde gaztea izanagatik ere, makina bat kontzertu egin ditu, eta musikari handiekin jo du, gainera: The Bellrays, Holy Fuck, No Age, Siena Root, The Strypes, Belako, Capsula… Taldekideen esanetan, Luma zoroen antzera aritzeko abentura bat da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button