MUSIKA

Urtarrijazz jaialdia, urte hasierako jazz guztia

Urtarrijazzak, hemengo musikarien jazz zikloak, Iruñeko Sanduzelaiko Civivoxean eskainiko ditu makina bat kontzertu eta hitzaldi urtarril osoan.

Urtarrilaren azken egunera arte kontzertu eta hitzaldi ederrez gozatuko abagunea eskainiko du joan den asteburuan hasitako Urtarrijazz jaialdiak.
Gaur berton hitzaldi bat programaturik dago: Billie Holiday: The Right To Sing The Blues, Pachi Tapiz adituak eskainiko duena. “Billie Holiday garai guztietako jazz kantaririk onena dela esaten da arrazoiz. Hitzaldian haren bizitza gorabeheratsua izanen da hizpide, hainbat printza eta grabazio entzunik, guztiak ere jazzaren benazko uneak”.

Hilaren 17an izango da hurrengo kontzertua Esencia Jazz taldearekin.  Nafarroako egungo musikagintzan ari diren hainbat musikari osatutako banda da, guztiak eskarmentu handikoak. Askotariko errepertorioa eskainiko dute jazzaren ikusmoldetik, hainbat estilo barne hartuta: bossa nova, bluesa, boleroak, funka eta soinu-bandak.

Datozen asteetarako programazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button