BESTELAKOAK

“Poltsiko Musika” egitasmoaren edizio berria

Bilboko Udalak Poltsiko musika programaren hamaikagarren edizioa abiatuko du gaur berton. Programaren xedea, hainbat herrialdetako musika erakustea da.

Hala, gaur hasita eta datorren azaroaren 6ra arte, Bilboko Abando-Barrainkuako Udaltegiak bost emanaldi jasoko ditu, musika latinoamerikar, jazz eta pop-rockekoak. Kontzertu guztiak 19:30etik aurrera izango dira.
Lehen hitzordua, Sentimiento y tradición izenburupean, Joshua Edelmanen (New York, 1954) eta Ledián Molaren (La Habana, 1993) emanaldia izango da gaur.
Urriaren 16an, Itxaso Gonzalezek (ahotsa) eta Jose Luis Canalek (pianoa) osatutako bikotearen txanda izango da; Conversations lana aurkeztuko dute. Hirugarren kontzertua, urriaren 23an, Ander Lopez eta Javi Maqueda gitarra-joleek osatutako Steel Covers bikote akustikoaren eskutik etorriko da.
Urriko azken ostirala Aurkene Núñezen (pianoa eta ahotsa) eta Marco Borgeren (gitarra) txanda izango da. Eta zikloa azaroaren 6an itxiko da, Andrés Contreras mexikarraren oso emanaldi bereziarekin.

Informazio gehiago hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button