ARTEA

“Euskal Artistek Iheslarien Alde” izeneko erakusketaren azken egunak

Euskal Artistek Iheslarien Alde erakusketa maiatzaren 4ana abiatu zen Bilboko Ondare aretoan. Datorren asteko ostegunean bere ateak itxiko ditu, hortaz aprobetxatu azken egun hauetan bertan dauden lan ikusgarriekin gozatzeko. Libanon dauden iheslari siriar eta irakiarren haurrak sustatu eta babesteko programaren barruan kokatzen da erakusketa.

Manos Unidasek antolatu eta Victor Sarriugartek komisariaturiko erakusketan, 72 euskal artistaren lanak batu dira, altruismoz jardun baitute elkarlanean Manos Unidas Caritasekin programa berezi bat aurrera ateratzeko lankidetzan.
Ekialde Hurbileko hainbat herrialdetan duela 6 urte baino gehiago pairatzen ari diren gatazken eta pobretasunaren ondorio agerienetako bat iheslarien gorakada izugarria izan da, batik bat, Sirian eta Iraken. Abian dagoen proiektu horren xede nagusia iheslari siriar eta irakiarrei eskolaz kanpoko laguntza ematea da. Proiektua 2 urtean garatuko da, Tripolin, Libanoko portu-hiri nagusian, auzo baztertu batean bizi diren haurrei laguntzeko. Haur horiek 6 eta 17 urte artekoak dira eta lanean erabiltzeko, gaizkile bihurtzeko edo droga-mendekotasunean erortzeko arrisku bizian daude. Gainera, era horretako komunitateetan, indarkeria, abusuak eta gorputz-zigorrak ohikoak dira.

Lanen salmentarekin lortuko den dirua, proeiktu honetara bideratuko da.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button