ESZENA

Iker Ortiz de Zarate gasteiztarrak bakarrizketa taularatuko du New Yorken

Iker Ortiz de Zarate gasteiztarrak New Yorken taularatuko duen bakarrizketak gutun bat du oinarri, Wildek Lord Alfred Douglas maitaleari idatzi zion gutuna hain zuzen ere. Gutuna, Readingeko kartzelan idatzi zuen 1897an.
Wildek bi urte eman zituen bertan, homosexualitate eta sodomia delituengatik. Espetxealdia hain izan zen gogorra, non betirako aldatu zituen bere izaera eta osasuna. Gutuna idazle irlandarraren heriotzaren ondoren argitaratu zen (bertsio laburtua), eta idazki osoa 1960a arte ezin izan zuten plazaratu.

“Wilde idazle magikoa da eta nire haurtzaroan eragin handia izan zuen Printze zoriontsua eta antzeko ipuinekin batera. De profundis hausnarketa pertsonal bat da, fikzionatu gabea, bere bizitzari buruz, maitasunari buruz, itxurakeriari buruz, gorenena eta makurrenari buruz…”, azaldu dio Ortiz de Zaratek EuskalKultura.com-i. “Eta, edozein antzezpen zaila bada, honek erronka bereziak sortzen ditu; prestakuntzan beldurra sentiarazi didatenak, eta, antzezpenean, ohi baino erantzukizun handiagoa”.


Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button