IKUS-ENTZUN

Caostica jaialdiaren 14. edizioa laster barru

Bilbon urtero egon ohi den Caostica film laburren eta klip musikalen jaialdia ekainaren 1ean hasiko da umeei zuzendutako Caostica Kids izenburuko emanaldiarekin, Gurutzetako Ospitale Unibertsitarioo Pediatria sailean.

Ekainaren 2an, Mexiko Hiriko Nazioarteko Terrorezko Jaialdiko film laburren erakustaldia eizango da, Bilborocken.

Ekainaren 6an, Casotica jaialdiaren aurkezpen-emanaldia izango da: El tren de la bruja (Koldo Serra), She´s lost control (Haritz Zubillaga) eta Santiago Martínez, cazador de ovnis y alienígenas (Manuel Ortega Lasaga).

Ekainaren 9an, Javier Ikaz autorearen Disparate Nacional: el Cine de Mariano Ozores liburuaren aurkezpena izango da, YIMBY Ercilla gunean. Sekzio Ofizialeko klip musikalen emanaldia ere egingo dute. Ekainaren 10ean, halaber, film laburren Sekzio Ofizialaren emanaldia izango da.

Ekainaren 11n, itxiera jaia egingo dute Artxandako patinaje pistan, Artxandaggedon II. Ekainaren 13an, azkenik, Bilboko La Ribera tabernan azken emanaldia egingo dute.

Egitarau osoa: caostica.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button