EMAKUMEA

Uribe Kosta berdintasunaren alde

Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizko hainbat elkartek eta udalek jarduera desberdinak antolatu dituzte martxoaren 1etik 26ra, berdintasuna alde, emakumeen ahalduntzearen alde eta genero bazterkeria erabat desagertaraztearen alde.

Urtero bezala, martxoaren 8an, gogora ekarri eta aldarrikatu nahi dugu emakumeei historikoki usurpatu zaizkien eskubideak lortzearen alde egindako borroka anitzen garrantzia. Borroka horiek, zalantzarik gabe, lagundu dute emakumeen bizitzako hainbat arlotan aurrerapen handiak lortzen, eta aurrerapenok ezinezkoak izango ziren emakumeen elkarteen eta mugimendu feministaren ekarpenik gabe. Norbanakoen, kolektiboen eta erakundeen arteko elkarlana da hori guztia, nork bere eragin eremutik abiatuta, indarrak batuz eta helburu beraren aldeko estrategiak partekatuz: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzea. Gaur egun ere, bide luzea dugu oraindik emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra lortzeko, eta, horregatik, ezinbestekoa da oraindik ere emakumeen eguna aldarrikatzea.

Hori dela eta, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak  (Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizko udalak biltzen dituenak) herritarrei helarazi nahi die zein jarduera eta ekimen programatu dituzten Mankomunitateko elkarteek eta udalek eurek; izan ere, horiek guztiek lan egiten dute berdintasunaren alde, emakumeak ahalduntzearen alde eta genero bazterkeria erabat desagertaraztearen alde, horretarako konpromisoa daukate eta.

Mankomunitateak eskualdeko herritarrak animatu nahi ditu martxoaren 8a dela eta udalerrietan deitutako mobilizazio eta jardueretan parte hartzera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button