BESTELAKOAK

Kirol eta kultura urbanoa “Bilbao Gazte Night” egitasmoan

Bilbao Gazte Night ekimenak kirol eta kultura urbanoa uriko leku desberdinetan eta gaueko aisialdiko eredu jasangarria, partekatua eta berritzailea izan nahi du. Programaren diseinua Ideiak Martxan lehiaketan jasotako ekimenetatik bideratu da.

18 eta 24 urte bitarteko gazteen artean aisialdirako eskaria detektatu da eta urtearen hasieratik, Bilboko Udalak abian jarri ditu zenbait ekintza, esaterako Tracking Bilbao Gaua. Hori izan zen Bilbao Gazte Night` programaren hasiera otsailean, Caóstica eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Hain zuzen ere, jarduera interaktiboen maratoia egin zen (kontzertuak, mikroantzerkia, ikuskizunak, hitzaldiak eta aurkezpenak) eta Bilborock aretoa bete egin zen asteburu hartan.

Orain, ekainaren 16an, Bilbao Gazte Night programak ekimen berritzaile bati ekingo dio: Street Art Txanda, non arte urbanoa zuzeneko graffitiekin, street dance-ko emanaldia eta zenbait kontzertu musikal uztartuko diren.

Honetaz gain, bestelako ekimenak ere garatuko dira datozen gunotan. Non, zer eta noiz jakiteko hemen arakatu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button