
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen MusEkintza jaialdiak diziplina artistiko desberdinetako ikuskizunak (zinema, antzerkia, dantza, musika edota zirkua) eskaintzen ditu eszenatoki berezietan, hala nola Santimamiñe (Kortezubi), Arrantzaleen Museoa (Bermeo), Euskal Herria Museoa (Gernika-Lumo), Muñatones gaztelua eta El Pobaleko burdinola (Muskiz) eta Arkeologia Museoan (Bilbo).
Hurrengo hitzordua etzi, hilak 7an izango da, 12:00etan, Bakioko Txakolingunean. Bertan, La Piel Antzerkiak Urargi umetxoentzako ikuskizuna eskainiko du.
“Ikuskizuna ikusleentzako espazio eroso bat sortuz garatzen da, horrek miatzeko, jolasteko eta komunikazio tresna berriak ikasteko aukera ematen du. Ikusleak eszenatokiaren gainean egongo dira, artistengandik oso gertu, lehen haurtzaroan ikusleek sentsibilitate eta intimitate berezia behar dutelako. Urarekin eta argiarekin sortuko diren irudi- jokoek haurtxoen zentzumenak esnaraziko dituzte, eta, soinu naturalen eta irudien bidez, haien ikusmen, ukimen eta entzumenarekin arakatu ahal izango dute, inoiz egin ez duten bezala”.



