ESZENA

“Urak ttiki dire” Bilboko Kafe Antzokian

Bihar, urtarrilak 14, 19:00etan eta  Bilboko Kafe Antzokian, Ane Zabalak eta Galder Perezek osatzen duten Gilkitxaro antzerki taldeak, Urak Ttiki dire. antzerki-lana aurkeztuko du.

“Ilargik eta Willik basoan topo egingo dute; ez dute elkar ezagutzen. Zapalduriko morkotsa den bidean, iraganeko iratze metak baino ez daude. Ilargi etxetik alde egiteko beharraz doa bertara, hankak freskatu eta garbitzera, etxeko pisutik libre sentitzen baita bertan.
Aitak beti erraten zion bertan izan zela zoriontsuen. Willi, ordea, beste zerbaiten bila dabil, ihesean. Erregea eta bere segizioaren zain dago. Eginbehar garrantzitsua dauka, helburu suntsitzailea eta definitiboa.

Itxaropenak, amesgaiztoak, frustrazioak, maitasuna, bakardadea eta elkar ezin ulertzea behin eta berriz agertzen dira zuhaixkak galdutako hostoz beteriko bidean. Hala ere, bada herri honetako eguneroko bizitzan ondorio asko izan dituen bestelako gai potoloa: borroka, pertsonen arteko borroka, pertsonen aurkako borroka, borroka armatua, borroka poetikoa, existitzen ez diren borrokak, galdutako borrokak, irabazteko borrokak, asmatzeke dauden borrokak…”

Lesakako Gaizka Sarasolak idatzitako testua da Urak Ttiki dire.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button