BESTELAKOAK

“Ura, ibaiak eta herriak” erakusketa San Telmo Museoan

Aste honetan abiatu da Donostiako San Telmo Museoan Ura, ibaiak eta herriak izeneko erakusketa. Maiatzaren 31ra bitartean, ikusteko aukera egongo da.

Uraren krisiak asko egingo du okerrera hurrengo urteetan. Populazioa eta poluzioa handitu egingo dira eta, ondorioz, gaur egungo inertziari segitzen bazaio, ur-baliabideak murriztu besterik ez dira egingo. Klima-aldaketak, gainera, txarra okertu egingo omen du.
Nazio Batuen arabera, pertsonako dagoen ur-kantitatea heren bat murriztuko da hurrengo hogei urteetan.

Uraren inguruan sortutako arazo eta gatazken giza ikuspegia ematen duen argazki erakusketa da honakoa. Zuzeneko testigantza eta irudiez baliatuta, eragina jasan dutenek estatistika hotz izateari utzi eta bere larritasunak, arrazoiak eta esperantzak helarazten dizkigute.

Erakusketarekin lotutako mahai inguruak eta uraren eta ingurumenaren gaia lantzeko haurrentzako jarduera ezberdinak ere programatu dira.

Uraren arazoaren gaineko datu eta informazio gehiago, webgune interesgarri honetan duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies