
Urriaren 22, 23 eta 24an Ura Bere Bidean jaialdiak bere magia guztia zabalduko du. Gainera, Joselu Anaiak taldea omenduko dute aurtengo edizioan, eta Deabru Beltzak taldearen 30. urteurrena ere ospatuko dute.
Guztira 29 taldek eta artistak parte hartuko dute egun horietan. Eta horiexek Fernando Velazquezen zuzendaritzapean, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin eta Bilboko Koral Elkartearekin batera arituko dira.
Hain zuzen ere, honako hauek dira aurten BEC!-eko oholtzara igoko direnak: Mirua, Maruxak, Tatta, Merina Gris, Dupla, Olaia Inziarte, Hofe, Bengo, Sara Zozaya, Judith Neddermann, Shinova, En Tol Sarmiento, The Uskis, Lendakaris Muertos, Betizu Taldea, Eñaut Elorrieta, Zea Mays, Betagarri, Alaitz eta Maider, Pasión Vega, Xabi Solano, Deabru Beltzak, Doctor Deseo, Evaristo, Niko Etxart, Joselu Anaiak, Gontzal Mendibil eta Pantxoa eta Peio.
Ura Bere Bidean ekimenaren web-orrian dituzue xehetasun guztiak.



