MUSIKA

Unai Endemaño argazkilariaren metal-riff izoztuak

Unai Endemaño argazkilariak Riff izoztuak izenburuko argazki-erakusketa paratu du, Bilboko Hika Atenenoan. Erakusketan metal estiloko banden zuzeneko argazkiak bildu ditu. Erakusketa gaur inauguratuko da, eta ikusgai izango da otsailaren 6ra arte.

Argazkilariak 40 irudi jarri ditu Hikan, eta hainbat kontzertu metal zaleetan eginikoak dira. Argazkiak askotarikoak dira, haibat eszenatoki eta artista jasotzen baitira. Erakusketaren azken egunean, otsailaren 6an, erakusketa itxiko duen kontzertua izan da, Knives taldearen eskutik.

Unai Endemañok haibat argitalpenetan argitaratzen ditu bere argazkiak, tartean, Metal Hammer eta Mondo Sonoro.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button