BERTSOTAN

Sustrai Colina onena Bastidan

Arabar Errioxako Bastidan abiatu dira Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoak. Lehen saioan, Jone Uria, Sustrai Colina, Nahikari Gabilondo, Agin Laburu, Jon Martin eta Igor  Elortza bildu dira.

Saio guztiak amaituta, puntu gehien bildu dituena Sustra Colina izan da, 705,5. Haren atzetik honela geratu da sailkapena: 703 Igor Elortzak; 690 Agin Laburuk; 671 Jon Martinek; 669 Jone Uriak; eta 600 puntu Nahikari Gabilondok. Hala, Colinak bigarren itzulian aritzeko txartela eskuratu du eta Amurrioko saioan izango da azaroaren 19an.

Txapelketaren bigarren finalaurrekoa datorren asteazkenean izango da Irunen, azaroaren 1ean. Asteburuan izango du segida, Maule-Lextarren hirugarren hitzordua izango baita.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button