BESTELAKOAK

Ume eta familiei zuzendutako sorkuntza lanak

Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak seigarren urtez abian jarriko dute Sormen Beka Da. Egitasmoaren helburua euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea da. Bekaren zenbatekoa 15.000€ dira, eta lanak aurkezteko epea irailaren 21ean amaituko da.

2023ko deialdian ume eta familiei zuzendutako edozein disziplinatako edo disziplinen arteko uztarketatik landutako sorkuntza lana sarituko da. Lana ikuskizun bat izan daiteke (zirkua, antzerkia, ipuin kontaketa…) edo euskarri bat (mahai jolasa, musika, bideoa…), baita horien arteko nahasketa bat ere.

Aurreko bost edizioetan, literatura, musika, ikus-entzunezko, proiektu digitalak eta arte eszenikoko proposamenak saritu dira. Joan den urtean, Jon Ander Urresti sortzailearen Eukalyptus dantza-antzerkia saritu zen.

Oinarriak eta informazio gehigarria esteka honetan dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button