ESZENA

Uharte Zentroak “Ob Skena” egoitzarako deialdia egin du

Uharte Zentroak arlo eszenikoa edo gorputz adierazpena egunean dauden gizarte mugimenduak bestelako gaiekin harremanean jartzeko Ob Skena egoitza eskaintzen du. Proiektuak martxoaren 3ra arte bidali ahalko dira.

Hala, feminismoa, adierazpen askatasuna, deskolonizazioa, lankidetza praktikak komunitatean, artea herrira gerturatzea, afektu politikak, ekonomia bir-pentsatzea, ekologia, erresistentzia moduak egungo egoeran, elkartzeko moduak distantzia gorabehera, eta abar kontuan hartu ahalko dira. Egoitza amaitzean, ikerketaren amaierako aurkezpen bat egingo da, hainbat formatu erabiliz.

Ekimena “eszenatoki batean erakutsi ohi ez dena eszenara gerturatzeaz datza, ikusgaitasunaren mugatik haratago joatea. Era berean, eszenikoaren zabalkundea ematea eta mota guztietako praktika artistikoak bere baitan hartzean datza, esaterako, proposamen eszenikoak, instalazio, arte komunitario, digital edo interaktibo gisa”.

Guztira 2.000€ lansaria eskaintzen da. Erdia egoitzaren hasieran emango da, eta beste erdia memoria eta justifikazio ekonomikoa aurkeztu ondoren. Uharte Zentroan lanerako lekua ere eskainiko da, bai eta lantaldearen jarraipen eta aholkularitza ere.

Deialdiaren gaineko datu guztiak Uharte Zentroak dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button