LITERATURA

Idazleen marginaliak

Urriaren 24, 25 eta 26n, X Congreso Internacionalausencias/Escritoras en los márgenes de la cultura izeneko biltzarra izango da Madrilen (UNED–Filologien Fakultatean). Bertan Maite Toledo euskal idazleak parte hartuko du.

Biltzarraren xedea da hizkuntza eta kultura desberdinetako emakume idazleen obrak ikuspegi feministatik lantzen dituzten ikerlari eta ikerketa-taldeen arteko informazio trukaketa sustatzea.

Egun horietan Maitek hitzaldi eta bere liburuaren aurkezpena egingo ditu.
Hitzaldia Glamourra, ohiko kontzeptua baino haratago izenburupean abiatuko du eta emakumeon glamourra gaia jorratuko du; emakumea gizaki sozial moduan hartuta, inongo genero determinismorik gabe.

Beste aldetik, Maite Toledok Hemen lanaren aurkezpena egingo du urriaren 25ean euskaraz eta gaztelaniaz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button