MUSIKA

Udako Musika Zikloa Sopelan arrakastatsu

Musikazaleek areto nagusia bete zuten estreineko saioan (uztailaren 26an), Carlos Goikoetxea piano-jotzailearen emanaldiaz gozatzeko eta 100 pertsonatik gora bildu ziren asteartean (uztailaren 27an), Cum Laude soka laukoaren kontzertuan. Goikoetxea Ciudad de Albacete Sari Nazionaleko lehen sarituak Mozart, Hayden eta Schuberten lanak jo zituen. Bere aldetik, Catalin Bucataru, Maddi Arana, Luis Ibiricu eta Elva Trullen musikariek osatzen duten Cum Laudek Bach, Mozart, Turina eta Dvoraken obrak jo zituen.

Gainontzeko asteari dagokionez, eskaintza erakargarri izaten jarraitzen du. Atzo, Cristina Sánchez harpa-jotzailearen eta Silvia Gutierrez gitarra-jotzailearen txanda izan zen.
Eta gaur, arratsaldeko 20:00etan hasiko da kontzertua, Kurtzio Kultur Etxean. Ganbera-musika emanaldia izango da Nuria Orbea sopranoarekin, Cedric Conchon biolontxelo-jotzailearekin eta Marion Desjacques-Huguel harpa-jotzailearekin. Egitaraua osatuta dago Tchaikovsky, Falla, Debussy eta Chaussonen lanez lehen zatian, eta, Ravel, Kaufmann, Gustavino, Obradors, Olaizola eta Massenet bigarren zatian.

Ehtroila tronboi laukoteak emango du Udako Musika Zikloaren azken kontzertua ostiralean (uztailaren 30ean) arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Eleizalde plazako kioskoan. Ehtroila Alberto Urretxo, Unai Urretxo, Mikel Arkauz eta Francisco J. Rosario musikariez osatuta dago. 2000 urtean sortu zen, Arrasaten. Taldeak era eta garai guztietako lanak batzen ditu. Ostiralerako Schiltnecht, Blazevich, Gershwin, Wood, Gagliardi, Monti, Mancinj eta Lennon/McCartneyren lanak hautatu dituzte.

Sopelako Udalak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button