
Euskaltzaleen Topaguneak Udagoieneko Ostera ekimenaren baitan, bost zuzeneko emanaldi antolatu ditu, azaroaren 7tik 26ra, Balmaseda, Muskiz, Bilbo, Leioa eta Gernika herrietako aretoetan musikaz gozatzeko.
Udagoieneko Osteraren lehen saioa ostiralean izango da, Gernikako Lizeo antzokian, 20:30ean. Bertan Mursego eta Kalakan taldeak bilduko dira. Azaroaren 13an izango da bigarren hitzordua, kasu honetan, Balmasedako Klaret antzokian, 20:00etan, bertan arituko diren Hutsa eta Demode Quartet taldeekin.
Muskizko Meatzari aretoan kontzertu bikaina programatu da azaroaren 20an, Benito Lertxundi kantariaren Iraganaren Oraina ikuskizunarekin. Benito Lertxundik, bere hirurogeita hamargarren urtemugan opera bikaina aurkeztuko du.
Bilboko Kafe Antzokira salto eginez, azaroaren 26an, Libe eta Sorkun taldeak arituko dira. Lehenak rock malenkoniatsu eta iluna ekarriko du, eta bigarrenak dantzarako diskoa aurkeztuko du.
Azkenik, azaroak 27, Leioako Kultur Leioan, 21:00etan, su-harri izena daraman kontzertu bat Oreka TX taldearekin, eta bere Silex.
Hauez gain, Gernikan eta Bilbon solasaldiak antolatu dira: Gernikan, Kalakan taldekideekin, eta Bilbon, Mikel Markez eta Eñaut Elorrietarekin.