ARTEA

“Lanzarote vs Lanzarote” erakusketa BilbaoArten

Josette Dacosta & Verónica Domingo artisten Lanzarote vs Lanzarote erakusketa abuztuaren 28an inauguratu zen BilbaoArten; ostiral honetan amaituko da beren lanak ikusteko aukera.

Bi belaunaldi, bi artista, bi emakume aurrez aurre agertzen dira, elkar osatuz eta elkarrekin partekatuz Lanzaroten egindako egonaldi bat. Irla horren ikuskera berezia egin dute sentimenduen bidez, izpiritukoa eta errealitatea abstrakzio, materia, energia eta arimaren bidez uztartzeko.

Josette Dacostak pigmentu eta akrilikoekin pintatzen du paperaren gainean, eta olioak eta pigmentuak erabiltzen ditu berak prestaturiko oihal latzen gainean. Erabiltzen dituen materiak, eta euskarrietako azal zimurtsuak bizitasun berezia ematen diete bere margolanei, eta honek mundu manufakturatutik aldentze bat ematen dio.

Beste aldetik, Verónica Domingo Alonsok paisaia berrasmatzen du ikuspegi intimo eta pertsonal batetik abiaturik. Bere praktikarekin proposatzen duena, zuri-beltzean, arte txinatar eta kaligrafiaren gaineko ezagutzatik erroturiko sorkuntza da. Bertan, marrazkia eta pinturak balio absolutua hartzen dute inguru konplexu eta abstraktu batean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button