BERTSOTAN

Udabarria Bertsotan faseko azken bi saioak

Maiatzaren 25ean, Busturiko Kultur Etxean eta Zallako El Longar Jauregiko Kaperan jokatuko dira Udabarria Bertsotan faseko azken bi saioak, eta horien ostean jakingo da nor sailkatuko den txapelketarako.

Busturiako saioan Asier Alcedo Cano, Eneko Aldana Carrasco, Irune Basagoiti Agirre, Izaro Bilbao Arostegi, Janire Arrizabalaga Munduate eta Nagore Beitia Telletxea bilduko dira, eta  Zallan, Ander Aldazabal Olabarri, Bittor Altube Sarrionaindia, Enare Muniategi Etxabe, Garikoitz Sarriugarte Onaindia, Iruri Altzerreka Martinez eta Jokin Ansotegi Vallejo de Olejua

Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseak lau hitzordu bikoitz izan ditu orain arte, eta hala, maiatzeko eguenetan bina saio izan dira aldi berean. Biharkoen ostean, zeintzuk izango diren Bizkaiko Txapelketan kantatuko duten bertsolariak jakingo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button