MUSIKA

Lost Acapulco, Mexiko DFtik zuzenean

Mexiko DFtik zuzenean  etorriko da Lost Acapulco taldea, bere European Tour 2015 egitera. Euskal Herria bisitatuko dute ekinaren lehen astean, eta hala, Bilbon 5ean, Gasteizen 6an, Soraluzen 7an, eta Donostian 11n izango dira, surf-rock musikaren olaturik onenak hartu nahian.

Lost Acapulco 1996an Mexiko hirian jaiotako kultuzko taldea da eta hasieratik nabarmendu zen zuzeneko kantu indartsu eta aberatsengatik. Straitjackets taldeko Danny Amisek ekoiztu zuen, 4 izeneko estreinako lana.
Ordutik ibilbide meteorikoa izan dute. Laukoteak Amerika zein Europatik barrena bira ugari egin ditu, eta Mexikon egiten dituzten emanaldietan milaka ikusle batzen dituzte.

Hotsak diskoetxearen arabera, “batzuetan surf-rock instrumentala estilo gisa hartzen dugu, baina zenbait kasutan talde horiek ahotsa erabili gabe hutsune hori estaliko duen beste espresabide asko aurkitzen dituzte irudimen eta abilidade handiz, hala nola, beste musika estilo eta erritmoak; eta Acapulcoko talde hau horren adibide argia da. Erabat sendotutako taldea da, rock instrumentalaren ikurren – The Shadows, The Ventures eta Straitjackets- jarraitzaile izateaz gain, garage-rock gordinena menderatzen duena, eta zuzenekoetan talde punk eta rockero asko jaten dituena”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button