ARTEA

Natura hilak ulertzeko bi ikuspegi ezberdin

Iruñeko Conde Rodezno galerian Jalo eta Leon Olmo pintore andaluziarren lanak ikus daitezke apirilaren 10era bitarte. Bi errealismo izenburupean, bi artistek natura hilari buruz dituzten kontzepzio ezberdinak bildu dituzte.

Jalo, 1948an jaio zen, marrazki teknikoaren diziplinan eman zituen lehendabiziko urratsak. Pintura artistikoa bere kabuz ikasi zuen, pintura garaikide unibertsaleko maisu handien lanak ikusiz. Kritika espezializatuak bere lanetan ageri den hiperrealismoaren eta abangoardiaren arteko uztarketa nabarmendu du, bere konposizioen originaltasunak eta aberastasun kromatikoak lagunduta.

Bere obra, estatuko eta atzerriko hainbat zentro ofizialetan dago bildua, bai eta munduko osoko bildumazaleen bildumetan.

Leon Olmok, bestalde, bere natura hilen giroa trebeziaz erakusten du; alegia, argia pintzelen bidez islatzeko abilidadea. Hala, bere koadroetan kromatismo sotilak eta armonia egokiak ageri dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button