ESZENA

Uda honetan “Kalekostiralak” programa, Laudion

Laudioko Udalak gazteei aisialdiko kultur alternatibak eskaintzeko asmoz Kalekostiralak izeneko ekimena antolatu du. Emanaldiak urriaren 28ra bitartean izango dira herriko hainbat gunetan, eta ostiralez egingo dira, 20:30etik 21:30era, Lamuza plazan.

Bertako udaleko ordezkariek adierazi duten bezala, Kalekostiralak programaren helburua “udalerriko gazteei hainbat arte-diziplina hurbiltzea da, antzerkia, dantza, zirkua edo musika, besteak beste. Udarako aisialdiko kultur alternatibak eskaintzeaz eta girotzeaz gain”.

Aurreko asteetan, Cia Leamôk konpainia valentziarra, Hortzmuga antzerki taldea, edo Ramiro zirku konpainia iragan dira herritik.
Uztailaren 15ean eta 22an, Kukai Dantza eta Ganso & Cia konpainiek bisitatuko dute herria, euren dantza eta clown ikuskizunak haizatzeko. Programa irailaren 9an itzuliko da, Julen Burgos laudioarraren kontzertuarekin. Udako azken emanaldia irailaren 16an izango da, Teatro Indigesto Zaragozako konpainiak Secuestrados obrarekin.

Programaren azken emanaldiak urriaren 14an eta 28an izango dira. Ertza taldeak Meeting point aurkeztuko du, eta Cia Barsanti Euskadi antzerki konpainiak Akabo lana.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button