BESTELAKOAK

Museoen Nazioarteko Egunaren

Museoen Nazioarteko Egunaren harira, Gasteizko Artium zentro eta museoak egitarau berezia ondu du, maiatzaren 17an eta 18an: Erakusketak, musika, lantegiak, bisitaldi gidatuak…

Bada, larunbatean, maiatzak 17, Scratch Eguna (animazioko eta bideo-jokoen lantegiak) izango da, 11:00etan; 12:00etan eta 18:00etan, berriz, bisita gidatuak egingo dira, Bisita gidatuak Artiumen altxorrera izenburupean; 18:00etan, halaber, Relay, inprobisaziozko kontzertu anitza izango da.

Igandean, maiatzak 18, Instagrammers-ek urteroko bilera egingo du; 12:00etan, Relay, kontzertua; 12:30ean eta 18:00etan, bisita gidatuak eta 12:15ean, Artium txikia familientzako lantegia.

Horrekin batera, honatx zentroan ikus daitezkeen erakusketak: Xuxurlaka (Juan Mieg.); XXL/XXI (Luis Gordillo); Herri altxorra. Artium Bilduma; Praxis: Carl Palm; Baikortasun kritikoa; Nobela grafikoa: salaketa eta gizarte kritika.

Bizkaian, era berean, 19 museok (Bilbo, Abanto-Zierbena, Gallarta, Bakio, Balmaseda, Galdames, Gernika-Lumo, Kortezubi, Leioa, Muskiz, Portugalete, Sopuerta eta Ziortza-Bolibar) bat egin dute, Museoak: Bildumek konexioak sortzen dituzte lelopean. Bada, museo horiek ere hainbat jarduera ondu dituzte asteburu honetarako.

Bilboko Arte Ederretako Museoak ere gidatutako bisitaldiak antolatu ditu, asteburuan, Markus Lüpertz 1963-2013 erakusketa ikusteko. Horrekin batera, Guggenheim Bilbao Museoak halaber dohaineko sarreraz gain orientatzaileen dohaineko zerbitzua emango du, maiatzaren 18an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button