ESZENA

“Stockholmeko Sindromea”, Azkuna Zentroan

Apirilaren 23an, eta Azkuna Zentroan burutzen ari den Gutun Zuria jaialdiaren baitan, Stockholmeko Sindromea ekitaldia antolatu da Ana Arias, Mursego, Lorena Alvarez, Juan Echanove, Jon Maia eta Wendy Guerra idazlearen partaidetzarekin. Gaueko 22:00etan hasiko da “afaria”.

Kultura arloko sei pertsona ospetsu horiek mahai-zapia eta mahaia partekatuko dituzte eta adostasun edo desadostasun etengabean, betiko, oraingo edo inoiz hitz egin ez diren gaiei buruz iritzia emango dute musika eta talk show-a zuzenean bateratzen diren ikuskizunean. “Berbena-argiz girotutako afari honetan, eguneroko era guztietako gaiak azalduko eta eztabaidatuko dira, umorez eta itzulingururik gabe, hausnarketa horiek musikaz lagunduko dituzten zuzeneko kantuekin batera”.

Ana Arias aktorea izango da zeremonia-gidaria, gau-ekitaldi atsegin hau zuzenduko duena; eta jendeak parte hartu ahal izango du, sortuko diren gaien inguruan iritziak, anekdotak edo gogoetak eskainiz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button