ARTEA

“Tximeleten Mapa”

Eduardo Sourrouille (Basauri, 1970) argazkilariak Tximeleten Mapa izeneko erakusketa paratu du Bilboko Marzana gunean 2013ko urtarrilaren 4a bitarte. Sourrouillek areto horretan jartzen duen bigarren erakusketa da.

Erakusketak identitatearen egituraren gaineko galderak proposatzen ditu. Horretaz gainera, identitate horretan eta harremanetan ezartzen diren balioak ere baditu aztergai, baita identitatearen eraikuntzan eta berrespenean izaten den interesen bataila konplexua ere.

Horretarako, argazkilariak hildako naturak, kanpoko eta barruko irudiak, proiektaturiko irudiak eta paisaiak jarri ditu ikusgai, besteak beste. Espazioak toki fisiko gisa, baina banakakoaren barruaren proiekzio subjektibo gisa ere. Hala, espazio horietan inguru domestikoak, eta esparru domestiko horren mugetatik haratago dauden gune ilun eta basatiak erakusten dira.

Espazio horietan eguneroko jarduerak ageri dira, hala nola, edan, zain egon, negar egin edo jantzi. Eguneroko ekintza horiek baina, mutatu eta beste bide bat hartzen dute, egoera biografikoak berrasmatuz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.