IKUS-ENTZUN

Begibistan Amurrioko V. Zinema Asteak 43 film labur proiektatuko ditu

Atzo hasi zen Begibistan Amurrioko V. Zinema Astea. Larunbatera bitartean, hilak 28, 43 film labur ikusi ahal izango dira jaialdiaren hiru ataletan.

Sairiei dagokienez, Ofibista sekzio ofizialerako aukeratuko diren filmek 300 euro jasoko dute. Horrez gain, aurten sekzio berri bat inauguratu dute: Infobista. Atal horretan Ofibista-n sartu ez diren lanak bildu dituzte eta sari propioak ditu: lehenengo sariak 300 euro da eta txapela jasoko ditu, eta bigarrenak 200 euro eta txapela.

Hala, Ofibista atalerako honako film hauek aukeratu dituzte: Los 4 McNifikos, Tucker Dávila; Para no dormir, Miguel Larraya; Corazón encharcado, Aitor Herrero; La gran carrera, Kote Camacho; Daisy cutter, E.Garcia/R.Salazar; Panchito, Arantxa Echevarria; Gartzela, Iban Lizarralde; El tren de las moscas, FLC y Nieves; Un dios que ya no ampara, Gaizka Urresti; Jugando con la muerte, Paul Urkijo; El método Julio, Jon Garaño; Katebegitik, Iban del Campo; Anestesia, Iñaki Beraetxe; Muertos y vivientes, Iñaki San Román; eta Maradona, Andoni de Carlos

Infobista sekzioari dagokionez, honakoak dira aukeratuak: Bodegón, Tucker Dávila; Hemen nago, Maialen Sarasua; Jaque, Iker Franco; Manos, Jon Sagalá; Cero 39, Juan Bidegain; Desastres, Ivan Cortazar; Maritxu, Kepa Errasti; Val del Omar fuera de sus casillas, Velasco Broca; Barkatu, Nicolás Ocio; Artalde, Asier Altuna; Un novio de mierda, Borja Cobeaga; Khorosho, M.A.Jiménez; Ondar ahoak, A.Aldarondo; Hazte amigo de las gordas, Borja G. Santaolalla; Carta a Julia, David Gonzalez; Cuando corres, Mikel Rueda; Birdboy, Pedro Rivero; De camino a casa, Ion Iraizoz; Eta amama?, Alexander Silva; eta Gris, Xabier Alconero.

Azkenik, Arababista atalean lurralde horretako zinegileen lanak jaso dituzte: Ya le llamaremos, Marixa Osés; Otsoaren hatsa, Juan Angel Lekanda; Nijau, Javier Sancho Presa; Qué corto, Beñat Fontaneda; Ruega por nosotros, Jesús del Val; Registro de Walter Corman, Pablo Hernando; Argazkilaria eta heriotza, Ciro Izurrategi; eta Destinos, Roberto Moraza.

Begibistan Amurrioko V. Zinema Asteari buruzko informazio gehiago jaso nahi izanez gero: hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button