BERTSOTAN

Txapela jokoan Uribe Kosta eta Lea Artibai taldeen artean

Uribe Kosta eta Lea Artibai taldeek jokatuko dute Bertsolari Gazteen XXIX. BBK Sariketaren finala gaur, hilak 29. Guztira 48 bertsolarik hartu dute parte sailkapen-probetan, Arratia, Busturia, Durangaldea, Enkarterri-Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe-Butroe eta Uribe-Kosta eskualdeen ordezkari legez.

Uribe Kosta eta Lea Artibai taldeak txapela eskuratu nahian bilduko dira Bizkaiko Bertsolari Gazteen XXIX. BBK Sariketaren finalean. Diogun moduan gaur izango da lehia, BBK Salan, 18:00etan hasita.

Txapelketan parte hartu duten guztiek oparia jasoko dute finalaren egunean, eta finalistek, opariaz gain, trofeoa ere jasoko dute. Gainera, epaimahaiak (Beñat Romerok, Leire Etxebarriak eta Miriam Juaristik osatuta) sari berezia emango dio sariketa guztian zehar kantaera onena erabili duen bertsolariari.

Lehen edizioa 1992an egin zen, eta BBK-k ordutik, Euskal Herrian sustraituen dagoen ahozko euskal kulturaren adierazpideetako bat sustatzeko helburua izan du ekimen honekin.

BBK Sariketaren finaleko sarrera doakoa da, baina gonbidapenak aurrez hartu beharko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button