MUSIKA

Txapel Reggae jaialdi tropikala Armintzan

Hogei urte baino gehiago duen Txapel Reggae jaialdi ezagunaren edizio berria egingo dute larunbatean, hilak 16, Armintzan. Soinu tropikalen zaleentzat ezinbesteko hitzordua da reggae festa hau.

Ohikoa den moduan, antolatzaileek egitarau oparoa atondu dute aurten ere bertako eta atzerriko artista interesgarriak bilduta.

Hala, Euskal Herriko ordezkaritza nabarmena izango da. Thunda Clap-ek giroa berotuko du arratsalde partean sound system formatuaren bitartez; gero, Donostiako Tacumah Reggae Band taldeak joko du.

Roots Reggae doinuei jarraituz, Kantabriatik Smooth Beans etorriko dira eta Valentziatik Kik Sap. Azkenik, nazioarteko ordezkaritza: General Levy ingelesa Parisko Heartical Sound taldearekin ariko da, eta Frantziako Lyricson, Bartzelonako One Blood Sound bandarekin.

Jaialdia doan da eta informazio gehiago hemen jaso dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button