Hiru musikariak elkarrekin arituko dira agertokian batera, bakoitzak baina, bere errepertorioa eskainiko du. Hala, Jack Oblivianek Bad Moon Rising (Big Legal Mess Records) bere azken laneko kantuak aurkeztuko ditu. Disko hori Tearjerkers, alegia, bere egitasmoetako bat, izenarekin sinatu du. Rhythm and blues zipriztinekin bustiriko garage-rock doinuak joko dituzte.
Harlan T Bobo, berriz, Goner diskoetxearekin argitaratu berri duen Siucker diskoarekin iritsiko da Gasteizera. Musikari estatubatuar honen proposamenean Memphis hiriko soul tradizioa country-rock estiloarekin uztartzen da. Sucker lan horretan John Paul Keith musikariak gitarra jo du eta berak itxiko du gaurko emanaldi hirukoitza.
John Paul Keith estatubatuarrak The Nerves talde mitikoarekin edo Ryan Adams country-rock musikari ezagunarekin jo ez ezik, iaz Spills and Thrills (Big Legasl Mess) izenburuko lana ere argitaratu zuen. Bertan, country erritmoak, power-pop estiloarekin nahasten dira, rockabillya baztertu gabe.
Jimmy Jazzek bidalita