ESZENA

Gazteen Antzerki Topaketa Donostia aldean

Hirian gazteen antzerkia sustatzea eta zabaltzea da Gazteen Antzerki Topaketa hauen helburua, bai eta talde amateurrak ezagutarazteko plataforma izatea ere. Era berean, antzezlan interesgarriez eta berritzaileez gozatzeko aukera ematen du ekimenak.
Donostialdeko antzerki talde amateur eta eskola antzerki taldeek har dezakete parte. Beharrezko baldintza da taldekideak 14 urtetik gorakoak izatea. Parte hartu ahal izateko, antzerki taldeek izen emate orria bete eta honako helbide honetara bidali beharko dute: Donostiako Udalaren Gazteria Saila. Goikoa Jauregia. Mari kalea, 1-Behea. 20003 Donostia.

Kontadores Gazte Zentroan, uztailaren 1ean ospatuko den azken festarekin, bukaera ematen zaio Topaketari. Bertan, antzerki, zine eta telebistako aurpegi ezagunek taldeetako kideei ondorengo hiru sariak banatuko dizkiete kategoria bakoitzean (junior eta senior): Antzezlanik onena; Talde artistikorik onena eta Antzezterik onena.

Goizeko eta arratsaldeko emanaldiak maiatzaren 3tik ekainaren 16ra bitartean luzatuko dira Antzoki Zaharrean, Lugaritz kultur etxean, Egia kultur etxean- Gazteszena Aretoa- eta Kontadores Gazte Zentroan.

Donostia Kulturak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button