ESZENA

Miguel Hernandez poetaren omenez

80 urte betetzen dira aurten Miguel Hernandez hil zela, eta Pabellon 6k omenaldi txiki bat egin nahi izan dio, Miguel Hernandez, que estás en los cielos antzezlanarekin. Horrekin batera Versos y Cartas izeneko errezitaldi poetikoa ere egingo da.

Antzezlanean, Miguel Hernandez poetaren bizitza kontatzen da. Inongo deliturik egin gabe ere, kartzela zigorra jaso eta 31 urte baino ez zituela, espetxe frankista baten hiltzen utzi zuten. Pabellon 6ko legunek esan diguten bezala, “lurrari lotutako olerkariaren biografiaren gainbegirada bat da hau. Bere historia ahaztu ez dezagun, izan ere, orrialde zaharkituen artetik inoiz baino indartsuago agertuko zaizkigu bere olerkiak.”

Gorka Martinek zuzentzen du antzezlana, eta Irene Bau, Alfonso Diez eta Yeray Vazquezek poetaren inguruko pertsonaia ezberdinak antzeztuko dituzte, eta Unai Izquierdo Miguel Hernandez bera gorpuztuko du.
Antzezlana ekainaren 10etik uztailaren 3ra bitartean antzeztuko da, ostiraletik igandera.

Antzezlanarekin batera, Versos y Cartas poema errezitaldia izango da, Ramon Barearen eskutik, Ainhoa Rincon, Pedro Martinez, eta Maite Olmos musikariekin batera.

www.pabellon6.org webgunean dituzue datu gehiago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button