LITERATURA

Zaindari Ikusezina

Erein argitaletxeak Dolores Redondo Donostiarraren Zaindari Ikusezina nobela beltzaren aurkezpena egingo du datorren ostiralean, urtarrilak 18, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Lan hau hamar hizkuntzatan argitaratua izango da.

Zaindari Ikusezina, Baztango trilogiaren lehenengo alea da eta, aldi berean, hamar hizkuntzatan argitaratuko da. Estatuko lau hizkuntza ofizialez gain, frantsesez, alemanez, italieraz, holandesez, norvegieraz eta portugesez ikusiko du argia datozen egunotan.

Liburuan intrigaz eta misterioz betetako eleberri bat da. Mitologia, haurtzaroko kitatu gabeko kontuak, harreman bereziak, intrigaren eta gertaeraren hariak,… Idazleak polizia-eleberrien kontalari gisa eta herri honen idiosinkrasiaren ezagutzan trebezia handia erakutsi du. Detektibearen ikerketaren kontaketa eta pertsonaiak bizi diren alegiazko mundu antropologikoa batzeko duen maisutasunak, era guztietako irakurleak harrapatuko ditu.

Amaia Salazar inspektoreak bi eginkizun ditu eleberrian: Baztan inguruan, eta batik bat, Elizondo inguruan gertatzen ari diren neska nerabeen hilketak argitu, eta, hain larria ez badirudi ere, eleberriak aurrera egin ahala, hil ala bizikoa gertatuko zaio Amaiari bere iraganarekin dituen arazo larriak konpontzea.

Zinerako eskubideak ere salduak ditu dagoeneko lan honek, beraz laster batean pantaila handian ikus liteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button