MUSIKA

Travellin´ Brothers taldea BluesJazz Zirkuituaren baitan

Leioako Travellin´ Brothers bandak gonbidatu berezia izango du gaur, 22:00etan, Kultur Leioako Auditoriumean: Antonio Serrano harmonika jotzailea. Serranok zazpi disko grabatu ditu eta Almodovarren Carne trémula filmaren soinu-bandan ere parte hartu zuen. Kontzertua martxora bitarte iraungo duen BluesJazz Zirkuituaren baitan dago.

Serrano ibilbide luzeko musikaria da, eta bide horretan hainbat musikari handirekin egin du lan, tartean, Wynton Marsalis, Chano Dominguez, Lou Bennet, Vicente Amigo, edo Tomatito artistekin.

Musikari madrildarra bere jarduera musikalaz ere arituko da giro lasaian eta hainbat anekdota kontatuko ditu. Gero, emanaldia egingo du Leioako Travellin´ Brothers taldearekin jam session formatuan.
Emanaldian ondoko musikariak arituko dira: Antonio Serrano (armonika), Jon Careaga (ahotsa), Aitor Cañibano (gitarra), Eneko Cañibano (baxua), Ander Unzaga (teklatua), Isi Redondo (bateria).

Halaber, Leioan garatzen ari den BluesJazz Zirkuituaren barruan beste bi hitzordu izango dira: The Rockin’ Johnny Band (otsailak 17) eta The California Honeydrops (martxoak 16).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button