MUSIKA

Urdaibai Reggae Festibala egingo da Bermeon

Larunbatean, abenduak 1, Urdaibai Reggae Festibala egingo da Bermeoko Kafe Antzokian. Orotara zazpi artista igaroko dira agertokitik, tartean, Jamaikako Blackout JA eta Italiako Marina P kantariak.

Euskal Herriko ordezkaritza ere zabala izango da: King Konsul & Yanu; Revolutionary Brothers; Materia Gris Band; Berta Bitter Sweet; eta, azkenik, Ital Rockers Sound.

Blackout JA Jamaikako ahots sendoenetarikoa da, azken urteetan Europan ekoizle askorekin aritu da. Reggae, dub eta jungle estiloak jorratzen ditu bere emanaldietan. Egun Ingalaterran bizi da, baina Kingstown hirian Sly&Robbie bezalako musikari garrantzitsuekin egin du lan.

Marina P, berriz, Toskanan jaio zen eta bere erro musikalak jazz doinuetan eta antzerkietan garatu ditu. Proiektu ezberdinetan murgilduta izanik, Europan emakumezko abeslarien artean erreferentzia nagusia da bere ahots bikainari esker.

Emanaldi tropikal eta interesgarri hau 22:00etan hasiko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button