MUSIKA

Bertan Bera talde gernikarrak disko berria plazaratu du

Bertan Bera taldea Mikelek (bateria), Aitorrek (baxua), Aritzek (gitarra) eta Markelek (gitarra eta ahotsa) osatzen dute. 2008 urtean lehendabiziko maketa argitaratu zuten eta urtebete beranduago euren estreinako diskoa: Etenik gabeko bidean. Oraintsu, berriz, Zure esku lana aurkeztu berri dute.

Laukote bizkaitarrak Kalifornia aldeko hardcore melodikoa jorratzen du, Epitaph Records zigilu ezaguneko taldeen gisara. Taldeak berak bidalitako oharrean azaltzen denez, "erritmo azkarrak lantzen dituzte, gitarra doinu zorrotzek, hamaika konponketa jostagarriri eusten dizkiote. Ahotsa, aldiz, oso itsaskorra da, abestiak borobiltzen baititu. Hori gutxi balitz, koruek berebiziko ekarpena egiten dute".

Diskoak dozena bat doinu biltzen ditu eta Amorebietako Idaba Musik estudioetan grabatu dute Iñaki Jauregi teknikariarekin 2010eko urria eta abendua bitartean. Grabazioan honako musikari hauek parte hartu dute: Leire Berasaluze (Lain), Iñaki eta Ivan (No Humano) eta Gentza Madariaga (Sarkor).

Bertan Bera taldeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button