BESTELAKOAK

“Top Araba”, euskal kulturaren sormena sustatzeko ekimena

Oihaneder Euskararen Etxeak euskarazko kultura sormena sustatzeko, berrikuntza suspertzeko eta sareak sortzeko xedez, egitasmo berria abiarazi du: Top Araba

Ekimenak diziplinarteko sormen proiektu ezberdinak lagundu nahi ditu, eta horretarako “Araban bizi diren kultur diziplina anitzetako norbanako sortzaileak harremanetan jarri nahi ditu”. Horretarako Vital Fundazioaren babes ekonomikoa (7.500€-ko diru poltsa) bideratuko da, eta egitura tekniko eta materialak eskainiko zaizkie sortzaileei.

Egitasmoaren lehen zita otsailaren 27an burutuko den topaketan izango da. Goizeko saioan, diziplinarteko sormen prozesuetan esperientzia duten Euskal Herriko hiru pertsona erreferentek parte hartuko dute: Harkaitz Canok, Amançay Gaztañagak eta Xabier Gantzarainek. Enkontru horren helburua diziplina ezberdinak uztartzen dituzten sormen prozesuen osagaiez jabetzea izango da. Goizeko saioa irekia da, eta edozeinek har dezake parte, baina arratsaldeko saioak laborategi formatua izango du.

Egun horretako topaketan izena emateko epea ireki da, eta ezinbestekoa izango da topaketarako sortu den inprimakia betetzea. Topaketaren ostean, egitasmoaren gainontzeko faseak burutuko dira: topaketan landu diren diziplinarteko kultura proiektuak aurkezteko epea eta proiektu irabazleen aukeraketa; proiektuen sormen prozesua: aukeratutako proiektuen garapena, gehienez 6 hilabetetako epean burutzekoa; eta azkenik, aurkezpen publikoa.

Ikusi bete beharreko guztiak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button