ESZENA

Tontolapiko Eguna jaialdiaren hirugarren edizioa, Durangon

Datorren martxoaren 29an, San Agustin Kulturguneak antolatuta,eta Ganso & Cía-ren zuzendaritza artistikopean, Durangok Tontolapiko Egunaren hirugarren edizioa hartuko du. Umorez beteriko jaialdian zazpi ikuskizun eskainiko dira, eguerdiko 12:00etan hasi eta gauera bitartean. Pieza barregarriak eskaintzaz gain, animazioz eta foodtruck-ez gozatu ahal izango du ikuslegoak.

Aurten ondu den programazioa honako hau da: Koilara Teatroak, Tolondrados ikuskizuna egingo du bi emanaldi goizean, 12:00etan eta 12:30ean, eta emanaldi jarraituak arratsaldean, 17:00etatik aurrera. Komedia zentzugabea, antzerkiaren funtsik funtsezkoenetik sortua: bi aktoreren joko erradikala eszenan, inor axolagabe uzten ez duena.
Ganso & Cía taldeak Welcome & Sorry ikuskizun berriaren aurre-estreinaldia egingo du- 13:00etan. Antzerkia maite duten bi lagunek Hamlet antzeztuko dute. Dozena bat artista eta teknikariren lana egin beharra, Shakespeareren hizkuntzan antzeztea eta talenturik eta trebetasunik ez izatea eragozpen ote?

Ikusiko diren beste talde eta pieza batzuk Frantziatik datoz, hauexek: Barbara Probst Bath-Flop (Frantzia),18:00etan; Carol Garel Récital… En Grève (Frantzia), 18:30etan; Companie L’Abre á vache Goodbye Persil (Frantzia), 19:15ean.

Azkenik, Oscar Terol umoristak Mundos Para Lelos pieza egingo du 20:30ean. “Oscar Terolek pertsona guztioi ulergaitza zaigun mundu baten errealitatea agerian uzten du. Helburu bakar gisa egunaren amaierara iritsi ahal izatea, besteen begirada eta kritiketara ahalik eta oharkabean igaro ondoren, gure “ni tontoa” ezkutatzen saiatuz uneoro, eguneko edozein unetan ager daitekeena, gure bizitzak hondatzeko.”

Edizio honetan, Tontolapiko Eguna Aurora Abasolo parkean eta inguruetan egingo da, eta euria eginez gero Landako Gunean egingo dira saioak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button