ARTEA

Tokioko metroko bidaiariak lotan

Miguel Leache argazkilariak REM Lasterra erakusketa paratu du Zarautzeko Photomuseum aretoan. Erakusketa urtarrilaren 11n itxiko da.

Argazkilaria Tokioko metroaren barruan sartu da, eta bidaiarien joan-etorrietako loaren fenomenoa harrapatu du. Izenburuak Rapid Eye Movement amesten hasten gareneko faseari egiten dio erreferentzia.

“Itxuraz sinplea dirudien begiradaz, bidaiariak lotarantz bultzatzen dituzten motibo biologiko eta kulturaletan oinarritutako lan bisuala erakusten digu. Inemuri (bertan egonda lo egitea bezala itzul daitekeena) hitzaren ideiak loa eta esnaldia arautzen duten hormonen ziurtasun zientifikoaren aurrean amore ematen duela dirudi”.

Irudietan lo egiten ari diren pertsonak agertzen dira, bagoien mugimenduak kulunkatutakoak. Irudiek elkarren segidan zehazten dituzte azalerak, testurak, abiadurak, itzalak eta islak, seinaleak, begiradak eta isiluneak.

“Baliteke inemuri esna egoteko zailtasun genetikoaren ukazio estetiko edo espirituala baino ez izatea. Baina ametsak? Bitartean, muskuluak lasaitu egiten dira, behatzaileak zalantzan jartzen du bidaiariak amets egiten ote duen, bere baitan erortzen bada”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button