MUSIKA

Tokiko taldeak hautatzeko kontzertuak, Jazzaldiaren eskutik

Aurtengo Jazzaldia uztailaren 21etik 25era garatuko da, eta data hori heldu bitartean hamar talde arituko dira hautatzeko prozesua garatzeko. Hala, 15 emanaldi eskainiko dira jendaurrean.

Hortaz, gaur, hilak 16, 19:30ean, Donostiako Victoria Eugenia Club aretoan, Lutfi Jakfar’s Sixth Trio arituko da. Lutfi Jakfar’s Sitxh Trio kolaborazio mugakide batetik sortua da, Lutfi Jakfar bateriaren eta Juanma Dominguez kontrabaxuaren artean. Jorge Fernandezek pianoan lagunduta, hirukote honen Jazza klasiko ezagunen iturrietatik edan eta Europako abangoardiaraino iristen da. Eskaintzen duten errepertorioan euren proposamenak, pieza klasikoak, eta musika tradizionalaren moldaketak sartzen dira. Melodiarik ezagunenak berrinterpretatu eta lurralde ezezagunenetara eramateko gai, Sixth Triok taldekideen arteko oreka lortzea du xede, bidean uneoro sormenarekin topo eginez.

Aurten aurkeztu diren 65 proposamenetatik Jazzaldiaren antolakuntzak 15 banda hautatu ditu, eta horiek urtarriletik martxora kontzertuak egingo dituzte. Zuzeneko emanaldi horien ondoren, antolakuntzak, taldearen kalitate artistikoa aintzat harturik, azkenean 58. Jazzaldiaren egitarauan sartuko diren 10 taldeak hautatuko ditu.

Emanaldi guztiak Kutxa Kultur Klubean eta Victoria Eugenia Club aretoan izango dira. Ekimenetan doako sarrera izango da, edukiera osatu arte.

Informazio gehiago: www.jazzaldia.eus

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button