BERTSOTAN

Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehenak

Ostiralean abiatu zen 2015 Nafarroako Bertsolari Txapelketa, Iruñean jokatu zen kanporaketarekin. Sei bertsolari izan ziren oholtzan (Sahats Aleman, Mikel Juaniz, Mintxo Astiz, Kotte Plaza, Sarai Robles eta Mikel Lasarte) eta horietatik hiruk lortu zuten otsailean abiatuko diren final-laurdenetarako sailkatzea: Kotte Plaza, Mikel Lasarte eta Sarai Robles.

Nafarroako Bertsolari Txapelketatik kronikatxo hau bidali digute,  egun hark zer eman zuen jakin dezagun: “Maider Ansa gai-emailearen gidaritzapean, Txapelketako ohiko moldean aritu ziren bertsolariok, binaka zortziko handian eta txikian; eta kartzelakoan bakarka, puntu-erantzunetan eta gai bati bina bertso eginez. Hiru epaile izan ziren bertsolarien lana baloratzen: Arkaitz Goikoetxea, Nerea Bruño eta Ekintza Landa.
Kotte Plaza iruritarrak irabazi zuen saioa, puntuaziorik altuena lortuta. Bigarren eta hirugarren postuan, berriz, bi gazte barañaindar: Mikel Lasarte eta Sarai Robles, hurrenez hurren. Laugarren postuan Sahats Aleman izan zen, bosgarrenean Mikel Juaniz eta seigarrenean Mintxo Astiz”.

Hortaz, Kotte Plaza, Mikel Lasarte eta Sarai Robles Nafarroako Txapelketako hurrengo faserako sailkatu dira. Final-laurdenak otsailaren 7an hasiko dira eta 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa martxoaren 28an amaituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button